Data: 2025-12-01
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

Rikardo Arregi sariak Ipar Euskal Herrira

On webgunearen lehen hilabeteak

Kasik hiru hilabate pasa dira On.eus webgunea sortu zenetik. Fite pasa dira egunak irailean antolaturiko prentsaurreko hartatik. Aste guzti hauetan zehar, webgunea Ipar Euskal Herriko leku txikietara iristen hasi da. Horren erakuslehio izan da, konektatu den jende kopuru anitza. Webgunearen erabilera azaltzeko hainbat elkarrikezta eta saio egin izan dira, berritasun hau nola erabili jakiteko. Digitaletik fisikora ere pasa da On!Piztu, Lurraman egonez adibidez, elkartearen eta webgunearen berri emanez, jendea ezagutuz, euskara piztuz.

Rikardo Arregi saria

Eta hori gutxi balitz, azaroaren 26an Andoainen urtero antoltzen den Rikardo Arregi komunikazio saria On.eus-ek irabazi du, hori bai berri ona! Baina zer da Rikardo Arregi saria?

Andoaingo udalak urtero antolatzen duen sari banaketa da, Rikardo Arregi kazetariaren omenez. Sari hauen helburua, euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea bultzatzea da. Horrela, urtero, komunikazioko sariduna egoten da, eta beste bat kazetaritzakoa. Bi sari horietaz gain, ohorezko mugarria ere banatu egiten da urtero. Aurten, Jakoba Errekondok jaso du ohorezko mugarria, Bizi Baratzea proiektuan aitzinera eraman dituen lanengatik. Kazetaritza saria Jenofa Berhokoirigoinek eskuratu du, artzaintzari buruz egindako erreportajeagatik. Komunikazio saria berriz, on.eus-ek jaso du. Ipar Euskal Herrira beraz, euskaraz komunikatzeko bultzada.

Webgune jaio berria izan arren, indarrez eta mezu positiboz datorren ataria dugu on.eus. Argi dago urtea bukatu eta berria hasteko bultzada positiboak izan direla webgunea elikatzen eta euskaraz pizten segitzeko!

Rikardo Arregi saria On.eus-entzat

On.eus-en lehen hilabeteak

On.eus webgunea duela gutxi sortu da. Hilabete hauetan, Ipar Euskal Herriko jende askorengana iritsi da.

Webgunearen berri emateko, hainbat ekitaldi eta elkarrizketa egin dira. Lurraman ere izan dira, jendearekin hitz egiteko eta euskararen erabilera bultzatzeko.

Rikardo Arregi saria

Azaroaren 26an, On.eus-ek Rikardo Arregi komunikazio saria jaso zuen Andoainen.

Rikardo Arregi sariak euskarazko kazetaritza eta komunikazioa bultzatzeko ematen dira urtero.

Aurten:

  • Komunikazio saria: On.eus
  • Kazetaritza saria: Jenofa Berhokoirigoin
  • Ohorezko mugarria: Jakoba Errekondo

On.eus-entzat sari hau albiste handia da. Webgunea berria izan arren, gero eta jende gehiagorengana iristen ari da.

Sari honek euskaraz komunikatzen eta eduki berriak sortzen segitzeko indarra ematen du.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.