Data: 2026-09-15
Irakurketa denbora: 2 minutu

Traduction : version en Fra

Hiztegi bilduma berritu dugu!

Mintzalasairen 15. edizioaren karietara, Mintzalasai eta ON! elkarlanean aritu dira 5 lexiko berrargitaratu eta zabaltzeko.

Hizkuntza batek biziraun dezan, bizitzaren eremu guztietara hedatu behar du. Ideia hori abiapuntutzat hartuta, funtsezkoa da era guztietako gaiez euskaraz mintzatu ahal izatea.

Horretarako, sakelako hiztegiak euskarri ludiko eta pedagogiko ezin hobeak dira.

Hainbat funtzio betetzen dituzte:

  • Gomita dira hasi berrientzat, hitz berriak deskubritu eta hiztegia aberasteko,

  • tresna dira ikasten ari direnentzat, hiztegia lantzeko eta hobetzeko,

  • bide dira euskaldunentzat, eguneroko elkarrizketak aberastu eta hitz berriak txertatzeko.

Kontatzeko zerbait

  • Lexiko hauek talde-lanaren emaitza dira, eta helburua nagusia euskarazko hizkera familiarra garatzea eta aberastea da.

 

  • Baina hitz-zerrenda hutsetik harago doaz: gure jendarteaz eta bizi dugun garaiari buruz ere zerbait kontatzen dute. Horregatik, merezi du lexikoekin batera argitaratutako editorialak irakurtzea.

 

  • Izan ere, 2012az geroztik Mintzalasai proiektuaren bidez zabaldu nahi den mezua islatzen dute, eta proiektuaren oinarrian diren ideiak eta aldarriak jasotzen dituzte.

 

5 lexiko ezberdin

1) Besta: Hiztegi honek erakusten du euskara uste baino eskuragarriago dela, eta edonork edaria edo jatekoa euskaraz galda dezakeela.

2) Kokinkeriak: Euskara logelako intimitatean (edo larrua jotzeko beste edozein eremutan) ere bizi behar duen hizkuntza baita.

3) Irainak: Euskarazko irain eta hitz larrien bilduma da. Bertan aurkituko duzu, gainera, zure diatriba eraikitzeko metodo berri bat.

4) Ingeleskadak: Gure hiztegian gero eta gehiago sartzen ari diren anglizismoen ordezko aukera bat.

5) Neologismoak: Euskara hizkuntza bizia delako, egokitzen delako, berritzen delako eta hizkuntza-ausardia erakusten duelako.

 

Lexiko hauek kopuru handitan eskura daitezke eskaera soil batekin. Edo deskarga librean:

                                                                   

                                                                                  Baduzu zure bilduma osoa?

  

ON! Piztu Mintzalasaiera animatzen da, eta zu?

2026an, Mintzalasaik bere 15. edizioa ospatuko du. Irailaren 21etik 27ra, euskarari eta euskaraz bizitzeari lotutako hainbat hitzordu eta ekintza izanen dira. Beste behin ere, hiria euskaraz bizitzeko eta harremanak euskaraz sortu eta sendotzeko gune bilakatuko da.

Edizio honen inguruko informazio guztia Mintzalasai-ren webgunean aurki daiteke. Hemen klik eginez, egitarau osoa kontsultatu ahal izanen da, baita ekimenaren laguntzaile izateko aukerak eta bestelako xehetasunak ere.

ON! Piztu ere Mintzalasai-ren 15. edizioan presente izanen da. Irailaren 27an, 10:30etik 13:00etara, erakusmaha bat atxikiko du. Parada izanen da elkartea ezagutu eta denetariko galderak pausatzeko!

Informazio gehiago eskuratzeko

Hiztegi bilduma berritu dugu!

Mintzalasai-ren 15. edizioa dela eta, Mintzalasai eta ON! elkarlanean aritu dira 5 lexiko berritzeko eta zabaltzeko.

Hizkuntza batek bizirik jarraitzeko, bizitzako arlo guztietan erabili behar da. Horregatik, era guztietako gaiez euskaraz hitz egin ahal izatea garrantzitsua da.

Hiztegiak: ikasteko tresna

Sakelako hiztegiak oso erabilgarriak dira euskara ikasteko.

  • Hasi berrientzat, hitz berriak ezagutzeko balio dute.
  • Ikasten ari direnentzat, hiztegia lantzeko tresna dira.
  • Euskaldunentzat, hitz berriak erabiltzeko aukera ematen dute.

5 lexiko ezberdin: Lexiko hauek ez dira hitz-zerrenda soilak. Gure gizarteari eta gaur egungo bizitzari buruz ere hitz egiten dute.

          1. Besta

Edaria edo janaria euskaraz eskatzeko hitzak eta esamoldeak biltzen ditu.

          2. Kokinkeriak

Euskara intimitatean eta sexuari buruz hitz egiteko ere erabil daitekeela erakusten du.

          3. Irainak

Euskarazko irain eta hitz gogorren bilduma da.

         4. Ingeleskadak

Euskaraz gero eta gehiago erabiltzen ditugun ingelesezko hitzen ordezkoak proposatzen ditu.

          5. Neologismoak

Euskara hizkuntza bizia dela erakusten du. Hizkuntza berritu eta hitz berriak sortzen dira.

Lexiko hauek doan deskarga daitezke Mintzalasai eta ON!-en webguneetan.

Mintzalasai-ren 15. edizioa

  • 2026an, Mintzalasai-k 15 urte beteko ditu.
  • Irailaren 21etik 27ra, euskararekin eta euskaraz bizitzearekin lotutako ekintza eta hitzordu ugari izango dira.
  • Helburua da hiria euskaraz bizitzeko eta harremanak euskaraz sortzeko gune bihurtzea.
  • ON! Piztu ere Mintzalasai-ren 15. edizioan izango da.
  • Irailaren 27an, 10:30etik 13:00etara, erakusmahai bat izango du. Elkartea ezagutzeko eta galderak egiteko aukera izango da.

 

 

Baduzu zure lexiko bilduma osoa?

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.