Data: 2026-07-07
Irakurketa denbora: 3 minutu

Traduction : version en Fra

Pontxen bidez euskaraz gozatu!

Pontxek musika, dantza, eta irria ditu maite. Zuk ere Pontxekin gozatu dezakezu, goazen haren xokora!

IKUSGARRIAK

Pontxekin momentu goxo baten partekatzeko aukera ere baduzue etxean! Youtuben ikusgai diren ikusgarriez gozatuz adibidez; tartean “GELARA!” edo “ETXEKO ALTXORRA” saioekin.

  • Gelara!” ikusgarrian Pontxekin eskolan murgiltzeko aukera izango duzue. Izan ere, erakaslea agertu ez denez, Pontx bihurtuko da irakasle. Pailazoarekin, matematikak, zientziak, biologia eta musika jostagarriagoak dira eta klase didaktiko zein jostagarria eskainiko dizue. Familian denak ikasle bihurtu eta Pontxekin jolastuz ikasteko!

 

  • Etxeko Altxorra” saioan, abentura baten partekatzeko aukera izango duzue sudurgorriarekin.  Aitatxik galdu duen giltza baten bila joango baita Pontx, ikusleen laguntza beharrezkoa izango du xelauru/ganbara zikin, zahar eta misteriotsuan. Ordea etxeko altxorrak ere deskubrituko ditu, aspaldiko lagunak, jostailuak eta baita Mitxo sagu bihurria ere! Zuek ere etxeko altxorra deskubritzeko aukera izango duzue.

KOREOGRAFIAK

Gerria mugitzen, dantzan ibiltzen da Pontx. Zuek ere etxeko txikienekin dantza egiteko aukera duzue Koregrafien atalarekin.

    • HERRIKO GIROA: Herriko eguneroko bizitza du aipagai, eta egunerokoan erabiltzen den egunkaria eskuetan hartuta dantzatzen ahal da.
    • OPARI POLITENA: Edonork nahi du opari bat, baina ireki baino lehen dantza egiten baduzue? Asmatu zer egongo den barnean. Beti ez delako uste duguna gordetzen bertan! Kuxin bat hartu eta hasi dantzan!
    • JANARIKERIAK: Sukaldeko osagaiak aipagai ditu, merkatuan erraz atzematen ahal ditugunak. Sukaldeko elikagaien hiztegia landuz, sukaldean ere saltsa sortu dezakezue.
    • HANDI ETA TXIKI: Etxeko handiek zein txikiek osatzen dute bizitokia. Bakoitzak bere alea emanez. Pontxek dantza horrekin, helduen eta haurren arteko ezberdintasun eta osagarritzea aipatzen ditu.

BIDEOKLIPAK

    • GELARA bideoklipan Pontxen eskolako egun bat ikusten ahal dugu. Horrekin batera egunean zehar Pontx nola ibiltzen den deskubritzen ahal dute ikusleek. Klaseko ikaslerik serioena al da?
    • KANTATZERA GATOZ bideoklipak, festa giroa du aipagai. Lagun artean gauzak egitea lortzen dela erakusten digu bideo honek. Lagunek kontzertu bat eskaini nahi dute eta hasieran porrota dirudienak, lagunen gogo onez bizi hartzen du.
    • OPARI POLITENA bideoklipak hain idealizatuak diren oparien inguruko gogoeta ekartzen du. Opari handienak beti onena izan behar du? Opariak pertsonak bezalakoak dira, kanpokoa bakarrik ikusiz barruko sorpresak galdu egiten baitira! Oparien metaforarekin, itxuraz eta izaeraz gogoetatzeko aukera eskaintzen du.
    • SARAKO LEZEA kantu eta bideoklipak, izenak dioen bezala Sarako lezean murgiltzeko aukera ematen digu. Pontx pailazoa gidari lanetan dabil bertan eta hitzen bitartez leizearen eta lehengo bizimoduaren bitxikeriak aipatzen dira. Etxetik bidaiatzeko aukera ezin hobea da!
    • GURE BAZTERRAK, ez ote dira ederrak Euskal herriko bazterrak? Pontxek pista jokoa egiteko aukera ematen dizue. Bideoklip horretan Pontx Euskal herriko hainbat xokotan ikusteko aukera dugu. Iparraldean, hegoaldean, bideo honen bidez Euskal Herria zeharkatzeko parada dugu. Euskal herriko probintziak batuz, Pontxek pixkanaka mapa osatzen du. Zein da zuen lekurik gogokoena?
    • ELKARREN BERRI bideoklipa eta kantuarekin Pontxek 10 urte betetzen ditu. Pailazoa izatea, izateko manera ere bada eta horregatik agertzen dira bertan elkar osatzen duten Joanes eta Pontx. Nor da nor? Nork ematen dio nori?

 

EGUBERRI GIROA

Eguberriko kantuak ere topa daitezke Pontxen unibertsoan! Txokolatea, sua, familia maite baditu, gehin maite dituenak eguberriko kantuak dira! Horregatik, hainbat kanturen bertsioak proposatzen ditu Pontxek. Adibidez, Hator Hator, Din dan don, edota Olentzero zu bai ero. Karaokeak direnez, etxean elakrrekin kantatzeko aukera ematen dute bideoek. Eguberriko kantuak egokitu eta familian kanatatzeko!

Informazio gehiago eskuratzeko

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.