Villa Pia lizeoak euskarari lekua egin nahi dio, ikasgelatik harago ere.
Data: 2026-11-17
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

«Ikastetxe osoko ikasleak eta langileak elkartuko dituzten uneak antolatu nahi ditugu»

Bardozeko Xavier Pomiro matematikako irakaslea da formazioz, eta 2025ean iritsi zen Villa Piako zuzendaritzara. Aitzineko zuzendariak abian ezarritako sail elebidunaz mintzo da, baita euskarari ikasgaietan eta ikastetxeko bizitzan lekua emateko asmoaz ere.

ON.EUSek eta Euskal Hirigune Elkargoak elkarlanean sortutako Euskaraz handitu eta bizitzeko gidaliburua proiektuaren baitan, zazpi lagunek beren esperientzia eta bizipenak partekatu dituzte. Euskararen presentzia eguneroko bizitzako hainbat esparrutan ezagutzeko zazpi elkarrizketa.

2025ean iritsi zinen Villa Piara. Zein zen sail elebidunaren egoera?

Nire aitzineko zuzendariak abian ezarria zuen. Hainbat ikasgaitan oren-parekotasuna eskaintzeko nahia zegoen: matematiketan, biziaren eta lurraren zientzietan, historia- geografian, fisika-kimikan… Irakasle taldean ere bazen trebatzeko eta eskaintza zabaltzeko gogoa.

 

Zer garrantzi du lizeoan euskaraz segitzeak?

Ikasle batzuek ordurako hamabi urteko ibilbidea egina dute elebitasunean. Lizeoak aukera ematen die hizkuntza lantzen segitzeko eta maila sendotzeko, goi-mailako ikasketak eta orientazioa prestatzen ari diren unean. Hegoaldean ikasteko eta hango ikastetxeekin trukaketak egiteko aukerak ere ireki ditzake.

 

Nola eman euskarari lekua ikasgelatik kanpo?

Ikastetxe osoko ikasleak eta langileak elkartuko dituzten uneak antolatu nahi ditugu, egutegiak eskaintzen dizkigun hitzorduak baliatuz: Korrika, Euskaraldia, mutxikoak, kultur proiektuak…

Korrikan adibidez, 130 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten. Denek ez zekiten euskaraz. Haientzat ere ekitaldia eta haren erranahia ezagutzeko aukera izan zen.

Informazio gehiago elkargoaren webgunean

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.