Euskaraz bizitzeko baliabideak eskuragarri webgunean.
Data: 2025-09-02
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

Euskaldun: zer atzemanen duzu atari huntan?

Etxeko familia giroan, karrikan, ikasgelan, gau eskolan edo autodidakta moduan euskaldundu zaretenek, zuen beharretara egokitutako eduki ugari aurkituko dituzue hemen.

Ipar Euskal Herrian, 51.500 pertsona inguruk euskaraz ulertu eta hitz egin dezakete.
Hori da biztanleriaren %20 inguru. Hala ere, desberdintasun handiak daude lurraldeen eta adin-taldeen arabera.

Behar bereziak

Hizkuntza gutxitu baten testuinguruan, ez da beti erraza egunerokoan euskaraz bizitzea.
Lurraldean bizi diren hizkuntzek ez dute estatus, prestigio eta trataera bera.
Horregatik, euskarari uko egiten zaio frantsesaren probetxuko, solaskidea ezagutzen ez denean, ohiturak tartean daudenean edo gaiak teknikoak direnean.

on.eus webguneak baliabide praktiko ugari eskaintzen dizkie euskaraz bizi nahi dutenei:

Artikuluak

hizkuntza ohiturak aldatzeko, hizkuntzen arteko dinamikak ulertzeko, euskara ikasten dutenekin hobeki jokatzeko…

Aholku praktikoak

ohiko kezkei buruz, hala nola euskara batua eta euskalkiak, estres linguistikoa saihesteko trukoak, gure buruak prestatzeko moldeak…

Baliabide egokituak

filmak, jokoak, musika, podcastak… lotura zuzenak euskaraz une goxoak pasatzeko.

Eta gainera

euskarazko hitzorduen agenda eguneratua, eragile linguistikoen aurkitegia, bideoak, informazio liburuxkak…

Pedagogia ariketa bat

Eduki berriak erregularki argitaratuko dira. Horretarako, arlo horretan ari diren elkarte eta instituzio publikoekin hurbiletik lan egingo dugu: euskaltegiak, didaktikariak, mediatekak, herriko etxeak…

Maila edo ohitura eskasagatik euskaraz irakurtzeko ohitura ez dutenentzat, artikulu batzuk euskara errexean berridatziak izan dira. Piktograma segituz, bilduma eskuragarri bat atzemanen duzu.

Bestalde, zuk ere webgunea hobetzen ahal duzu, zure galderak pausatuz, edukiak proposatuz edo zure iritzia bidaliz. Azkenik, ON! sare sozialek tonalitate arinago batean webgune horretan lantzen duguna hedatuko dute; plataforma nagusietan atzemanen gaituzu.

Gaur egun ere, euskaraz bizitzea borondate baten emaitza da. Gure esku dago bizitza-aukera hori naturalagoa, atseginagoa eta inspiratzaileagoa bihurtzea. ON! Pizten gaituena.

EUSKALDUN: Zer aurkituko duzu atari honetan (on.eus)?

  • Webgune hau euskaraz bizi nahi dutenentzat da.
  • Familia giroan, karrikan, eskolan edo autoikasketa bidez euskalduntzen ari direnek hemen laguntza aurkituko dute.

 

Egoera gaur egun

  • Ipar Euskal Herrian 51.500 pertsonak ulertzen eta hitz egiten dute euskaraz (%20 inguru).
  • Baina desberdintasun handiak daude lurralde eta adinaren arabera.
  • Ez da beti erraza euskaraz bizitzea.

 

Webguneak eskaintzen dituen baliabideak

  • Artikuluak: hizkuntza-ohiturak aldatzeko, hizkuntzen arteko harremanak ulertzeko, euskara ikasten dutenekin hobeto aritzeko.
  • Aholkuak: euskara eta euskalkiak erabiltzeko, estres linguistikoa gutxitzeko, gure burua prestatzen ikasteko.
  • Materialak: filmak, jokoak, musika, podcastak euskaraz.
  • Beste baliabide batzuk: agenda, bideoak, hiztegiak, informazio liburuxkak, elkarteen kontaktuak.

 

Azken mezua

  • Euskaraz bizitzea borondate kontua da.
  • Gure esku dago aukera hori naturalago eta atseginago bihurtzea.
  • ON! pizten gaituena.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.