Haur eta gazteekin lanean aritzeko interesa duzu? Euskara transmititu nahi duzu molde lasai eta jostagarrian? Hala bada, dudarik gabe, animatzaile gisa euskaraz aritzea gustuko izanen duzu!
AIGA animatzaile izateko gaitasun agiria ematen duen formakuntza da. Denei irekia da 16 urtetik goiti. Frantsesez “BAFA” izena du, eta formakuntza bera da.
Nola iragaten da AIGA formakuntza?
Hiru partetan antolatua da:
- Oinarrizko ikastaldi teorikoa, 8 egunez gutxienez
- Ikastaldi praktikoa, 14 egunez gutxienez, bilgune edo egonaldi batean
- Sakontze ikastaldi teorikoa, 6 egunez, gehienetan gai zehatz baten inguruan
AIGA euskaraz pasa ote dezaket?
Bai! AIGA euskaraz pasatzeko aukera bada! Ipar Euskal Herrian bi formakuntza zentrok euskarazko
AIGA proposatzen dizuete, barnetegi giro onean, eskola opor garaietan:
- UDA LEKU
Haur eta gazteendako euskarazko bilgune eta egonaldi zerbitzua eskaintzen dituen elkartea izateaz gain, Uda Leku (Lapurdi) formakuntza zentroa ere bada. AIGA formakuntza osoki euskaraz eskaintzen du. Euskarazko harrera eta erabilera bultzatzeko formakuntza saioak ere proposatzen ditu.
- FRANTSESENIA
Frantsesenia (Behe Nafarroa) Donibane Garazin kokaturiko laborantza lizeoa da. AIGA formakuntza antolatzen du euskaraz zein frantsesez. Formakuntza denboran, bi talde osatzen dira hautaturiko hizkuntzaren arabera.
Gaitasun anitzeko diploma
“Animatzailea izatea ez da bakarrik haurrak jostaraztea. Funtzio, rol eta ardura askoz zabalagoak
dira.” (Amets, Uda Leku)
AIGA formakuntzan zehar animatzaile izateko gaitasunez jabetuko zara. Animatzaile funtzioak eta teknikak ezagutuko dituzu, talde lanean trebatuko zara eta haurren beharrei egokitu hautu pedagogikoak egitea ikasiko duzu.
Hezkuntza informalaren arloko baloreak ere barneratuko dituzu. Euskarazko AIGA formakuntzan, gainera, euskararen erabilera sustatzeko ibilmoldeak praktikara eramanen dituzu. Animazioetan, atsedenaldietan, eguneroko irri solasetan eta haurrekin izaniko kalaka mementoetan, animatzaile euskaldun gisa, haurrei euskaraz aritzearen ohitura lasaiki eta baikorki transmitituko diezu.
Balio handiko diploma
Euskarazko AIGAk lanpostu frankotarako bidea irekitzen du. Animatzaile euskaradun eta diplomadunak erregularki xerkatzen dira euskarazko opor egonaldietan baita Euskaraz Josta labeldun bilguneetan ere lan egiteko:
“AIGA diploma duten pertsona formatuak bereziki xerkatuak dira, eta euskara maila on bat ere ukan behar dute, egun guzian haurrekin hizkuntza erabili ahal izaiteko” (Antton Kurutxarri, hautetsia eta Euskal Elkargoko hizkuntza politikarako arduraduna).
Formakuntza ordaintzeko laguntzak ba ote dira?
AIGA formakuntza ordainezkoa da. Familien Laguntza Kutxak (FLK) baliabide-baldintzarik gabeko laguntza bat eskaintzen du eta herri batzuetan gehigarrizko laguntzak izan daitezke.
Izena eman nahi?
Ez duda! Hurrengo formakuntzen datak eskuratzeko, xehetasunak lortzeko eta izena emateko, antolatzaileekin harremanetan sar zaitezke:
Uda Leku elkarteak antolatu euskarazko AIGA
formakuntza (Lapurdi):
AIGA formakuntza Uda Lekuren eskutik ezagutzeko:
Frantsesenia ikastetxeak antolatu AIGA
formakuntza elebiduna (Behe Nafarroa):
AIGA formakuntza Frantseseniaren eskutik ezagutzeko:
* Animatzaile Izateko Gaitasun Agiria (A.I.G.A)