Haurrak ikas zazue euskaraz mintzatzen… Eta, denboraren keinu batetan, zuek zarete, orai guraso bilakatu! Duela zonbat hilabete haurño sortu berria etxera etorri, eta jada heldu da garaia non eskolatzeari pentsatu beharko duzuen.
Zeren eta argi duzue, euskara eskolan ere ikasiko duela zuen haurrak, etxean hasitako ibilbidea ahal bezain urrun eramateko.
Haatik, dakizuen bezala, etxetik kanpo ez da beti hain naturala eta hain erraza euskaraz bizitzea. Etxetik eskolara eta plazarako bidean, ditugun galderak eta dudak nola adierazi eta nola erantzun? Euskara, hizkuntza gutxitua, alaiki transmititu nahi eta, zer kontatuko diogu ote gure seme/alaba ttipiari?
Zonbait giltzen emateko ON !-webguneko taldea gurasoz eta profesionalez osaturik, haien esperientzietatik biziturik eta ikasirik, gogoetatzeko fitxa zonbait sortu dituzte, zuekin partekatzeko, ondoko orrialdetan aurkituko dituzuenak.
Ondotik beraz atzemanen dituzuen tresnak lagunduko zaituztete agian, zuen gogoeta eta posizionamendua argitzeko. Hala nola beste gauzen artean, garrantzitsua iruditu zaigu :
- Euskara nola ikasten den prozesua argitzea : motibazioa, erabilera eta hizkuntzaren jabetza josiz, etxeko transmisioa aktibatuz, eskolako erdiesteak barneratuz (1. fitxa).
- Azpimarratzea eskolatik kanpo euskaraz loratzeko « hizkuntzaren bainua » eskainiz eta euskaraz ari diren helduekin kontaktuan jarriz, hizkuntza bera haurraren paisaiaren parte izango dela (3. Fitxa).
- Euskararen hautua eskolako egiten delarik, zentzuzko hautua dela baieztatzea; horretarako, haurraren adinaren arabera, jarrera eta laguntza egokitzekoak ditugula (2. Fitxa).
- Euskararen hautua zuen proiektua dela erratea, zuen (gure) historiari lotua. Hastapenetik biziaraziz, gizaki txiki ala handi gisa, hizkuntz komunitateko kide dela zuen haurra, emozioz beteko zaituzteten bizipenak izanen dituzuela (4. Fitxa).
- Euskararen hautua, guraso bikote ezberdinen arabera, ezberdinki biziko dela oroitaraztea ; horretako jakin beharko komunitatean nola kokatu, elkar bizitzearen hazteko. Hau Euskara salbatu ala zamatu deitu azken fitxan (5. Fitxa) aurkituko duzue.
5 fitxen bat bestearen ondotik irakurtzea posible duzue. Posible duzue ere gai baten hartzea, honen gogoetatzeko eta hurbilekoekin partekatzeko. Hemengo webgunearen ibiltzeko moldea libro da.
Gomitatzen zaituztegu ere gurekin harremanetan sartzera, kontaktu fitxa erabiliz, informazioen osatzeko edo edozein modutan ihardukitzeko. Zuen helbide datuak uzten badituzue, erantzungo dizuegu.
Euskara haziz, berak haziko gaituela sinesten dugu. Handitzen ari den haur txikiarekin euskararen abentura ederra desiratzen dizuegu, gure partetik agian ondoko egunak arte erranez.