Burasoen laguntza eta presentzia: euskararen transmisioan ezinbesteko giltza.
Data: 2025-09-01
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

“Ez naiz irakaslea!” Nola lagundu haurrak etxeko lanekin?

7 aholku zuen haurren ikasketa laguntzeko. Eskolako proiektua izateaz gain, euskararen dimentsio afektiboa ere lantzekoa da. Formala (etxeko lan eskolarrak) eta Informala (aisialdia, kultura, josteta). Hori da hizkuntza bati osotasuna ematea?

Garrantzitsua da ordutegi bat errespetatzea eta haurrak jakitea noiz den ikasteko momentua, noiz jolastekoa. Baliagarria izanen da egunero errutina berak errepikatzea (adb.: marrazki bizidunen begiratzea, aktibitate fisikoa egitea?).

1- Errutina finkatu

Garrantzitsua da ordutegi bat errespetatzea eta haurrak jakitea noiz den ikasteko momentua, noiz jolastekoa. Baliagarria izanen da egunero errutina berak errepikatzea (adb.: marrazki bizidunen begiratzea, aktibitate fisikoa egitea?).

2- Espazioa antolatu

Ikasteko espazio bat antolatzeak eta lanak egunero toki berean egiteak kontzentrazioa lagunduko du.

3- Konfiantza izan

Haurrarengan konfiantza izan behar dugu, gehienetan gai izanen baita autonomian lan egiteko. Burasook ez dugu beti gainean izan behar.

4- Laguntza eskatu

Haurrari laguntzen ahal diogu ulertzeko zailtasunak baldin baditu. Bestalde, irakasleari edo beste gurasoei ere galdetzen ahal diegu.

5- Laguntza eskaini

Guraso euskaldun gisa, euskaraz ez dakiten gurasoei lagun diezaiekegu itzulpenak eginez, haien hizkuntzan argibideak emanez, guraso foroetan parte hartuz…

6- Aisialdian ere ikasten da

Hizkuntzaren kasuan, adibidez, biziki garrantzitsua da eskolako lanez gain, aisian ere baliatzea. Eskolako lanekin, hizkuntzaren aspektu formala landuko dute (garrantzitsua dena kognitiboki eta intelektualki garatzeko; eskolarrak ez diren aktibitateak euskaraz eginez, hizkuntzaren aspektu informala, goxoena eta jostagarriena landuko dute (funtsezkoa kulturalki eta sozialki loratzeko).

7- Buraso gisa anitz dugu ekartzeko

Uste baino gehiago transmititzen ahal diegu haurrei: euskalduna izanik, hizkuntzaren aberastean lagun ditzakegu. Ikusiko dugu momentu pribilegiatuak baditugula partekatzeko gure haurrekin… momentu pribilegiatu eta bereziak, haurrek ez baitituzte ez eskolan, ez irakasleekin bizitzen ahal.

Bonus: EraNafarroak antolaturiko hitzaldi sorta hemen:

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.