Data: 2026-09-08
Irakurketa denbora: 2 minutu

Traduction : version en Fra

BIHAR kongresua

Irailaren 23tik 26ra, Bilbo, Irun eta Hendaia munduko hizkuntza-komunitate gutxituen topagune bihurtuko dira. BIHAR Nazioarteko Kongresuak hizkuntzen biziberritze-prozesuei buruzko diskurtsoak jarriko ditu erdigunean, eta etorkizunari begirako elkarrizketa eta aliantzak sustatu nahi ditu.

Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua

Zer kontatzen dugu hizkuntza bat biziberritzeko ahaleginaz? Zein diskurtsok laguntzen dute komunitate batek bere hizkuntzarekin etorkizuna irudikatzen? Eta, batez ere, zer ikas dezakete elkarrengandik munduko hizkuntza-komunitate gutxituek?

Galdera horiei erantzuteko asmoz dator BIHAR Nazioarteko Kongresua. “Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua” lelopean, irailaren 23tik 26ra mundu osoko adituak, aktibistak eta artistak elkartuko dira Euskal Herrian. Kongresua Bilbon hasi, Irunen garatu eta Hendaian amaituko da.

BIHAR kongresua azken bi urteetan egindako lanaren emaitza izango da. 2025ean, munduko 70 hizkuntza-komunitateren biziberritze-prozesuak eta diskurtsoak aztertu ziren. Aurten, azterketa horren ondorioak Euskal Herriko eragileekin partekatu eta eztabaidatu dira, hogei lan-saiotan.

Prozesu horri jarraipena emanez, iraileko kongresuak nazioarteko esperientziak eta Euskal Herriko ekarpenak elkartuko ditu. Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta kultur ekitaldiak izango dira egitarauaren oinarri, eta besteak beste, hizkuntzen biziberritzea, identitatea, justizia soziala eta komunitateen etorkizuna izango dituzte hizpide.

Horrela, BIHARrek munduko hizkuntza-komunitateen arteko elkarrizketa eta elkarlana sustatu nahi ditu, esperientziak partekatu eta etorkizunerako bide berriak elkarrekin aztertzeko.

IZENA EMAN

Zatoz Kongresura!

Kongresuan parte hartuko duten hizkuntza-komunitateetako batzuk

Euskara: hizkuntzen biziberritzeari buruzko nazioarteko diskurtsoak eta Euskal Herriko ikuspegia.

Katalana: hizkuntza-biziberritzeari buruzko kontakizun berrien inguruko eztabaida.

Tarifit eta tamazight: kontakizun berriak edo berrituak bilatzeko, aktibatzeko eta zabaltzeko beharra.

Kichwa: hizkuntza, identitatea eta ezagutza komunitarioa biziberritze-kontakizun berrietan.

Guaraniera: aniztasuna, jasangarritasuna eta balio ekologikoak hizkuntzen biziberritze-kontakizunetan.

Kriollo haitiarra: hizkuntzen biziberritzeari buruzko diskurtso global bat artikulatzeko elementuak.

Amazigera: diskurtso global bat artikulatzeko elementuak.

Mapuzuguna (maputxea): zapalkuntzatik agentziara eta etorkizun posibleen eraikuntza.

Torwaliera: hizkuntza-komunitateen esperientziak eta biziberritze-prozesuak.

BIHAR kongresua

  • Irailaren 23tik 26ra, Bilbo, Irun eta Hendaia munduko hizkuntza-komunitate gutxituen topagune izango dira.
  • BIHAR Nazioarteko Kongresuan hizkuntzak biziberritzeko moduak aztertuko dira.
  • Mundu osoko adituak, aktibistak eta artistak elkartuko dira, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko.

Zer egingo da kongresuan?

  • Kongresuan hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta kultur ekitaldiak izango dira.
  • Hizkuntzen etorkizuna, identitatea eta hizkuntzak biziberritzeko moduak izango dira gai nagusiak.
  • Helburua da munduko hizkuntza-komunitateen artean elkarlana eta harremanak sortzea.

Zein hizkuntza egongo dira?

Besteak beste, euskara, katalana, tarifit, tamazight, kichwa, guaraniera, kriollo haitiarra, amazigera, mapuzuguna eta torwaliera izango dira kongresuan.

Hizkuntza bakoitzak bere esperientzia eta erronkak partekatuko ditu.

Zatoz kongresura!

Irailaren 23tik 26ra, Bilbon, Irunen eta Hendaian.

Izena eman eta parte hartu!

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.