Sartzea iritsi da! Lan eta kurtsoetara itzuli gara, errutinaren garaia dugu eta. Ikasturtean zehar, Euskal Herrian zehar antolatuak diren euskarazko hitzordu batzuen egutegia proposatzen dizugu hemen.
Literatura, festa, hitzaldi edo dena delako publiko eta umoreetara moldatzen dira eta euskara entzuteko, erabiltzeko eta ospatzeko balio dute. Ireki zuen agenda eta hasi egunak gordetzen. Euskal Herrian euskaraz gozatzea baino hoberik ez da.
IRAILAK 15-21
Biarritz/Baiona
Mintzalasai
Baionan eta Miarritzen egiten den euskararen aldeko festibala.
URRIAK 10 &11
Sara
Ikusi Makusi
Haur eta gazte literatura azoka, euskaraz irakurtzen gozatzeko.
AZAROAK 21 ABENDUAK 3
Ipar Euskal Herria
Euskararen urtaroa
Euskal Elkargoak eta tokiko elkarteek antolatzen antolatzen duten festibala.
ABENDUAK 5–8
Durango
Durangoko Azoka
Euskal Herriko kultura eta euskarazko sorkuntzaren azoka nagusia.
URTARRILETIK MARTXORA
Libertimenduak
Dantzak, bertsoak eta satira politiko eta soziala nahasten dituen ikuskizuna.
URTARRILETIK Apirilera
Maskaradak
Antzerki, dantza, musika eta satira uztartzen dituen tradizio zaharra.
Hitzordu inportante bat ahantzi dugu? Segur ginen gertatuko zela. Ezagutarazten ahal diguzu eta zerrenda hau osatuko dugu.