Euskara ikasten hasteko edo maila azkartzeko gogoa duzu? Urriaren 15a arte euskara ikasteko Euskaldundu beka eskuratzeko eskaera egin dezakezu.
Euskaldundu zer da?
Euskal Hirigune Elkargoak kudeaturik, norbanakoei zuzendutako diru laguntza honek besteak beste honako publikoei zuzendua zaie:
- Gazteak eta ikasleak
- Beren haurrak euskarazko eskolaldian edo eskolaldi elebidunean lagundu nahi dituzten gurasoak
- Lanean diharduten helduak, euskara biziarazten ahalko dutelarik beren lanbide arloan
- Gau eskolako ikasleak, ikasketa prozesua zalutu nahi dutelarik ikastaldi trinkoak gehituz
- Euskara ulertzen duten baina mintzatzen ez duten 24 000 elebidun hartzaileak
Euskaldundu, norentzat?
→ Elkargoko lurraldean bizi diren 18 eta 64 urte arteko helduei zuzendua zaie, euskara modu intentsiboan ikasi nahi dutenak, lanbide-, elkarte edo norberaren proiektu bat aurkezten dutelarik.
→ Aitzinetik beste finantzaketa modu guztiak mobilizatuak izan behar dituzte.
Euskaldundu, zein formakuntza motatarako?
→ Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) B1, B2 edo C1 maila lortzea euskaraz izan behar dute helburu gisa.
→ Formakuntzaren intentsitatea astean gutxienez 30 orenekoa izan behar da eta orotara 120 eta 1500 ordu artean iraun beharko du.
→ 2024ko abenduaren 15a eta 2027ko abenduaren 31aren artean iragan beharko da.
→ Ipar edo Hego Euskal Herrian kokatutako baimendutako euskaltegi batean segitu beharko da formakuntza.