Data: 2026-07-28
Irakurketa denbora: 4 minutu

Traduction : version en Fra

Jolastu euskaraz!

Euskaraz hitz egiten dugu, euskaraz ikasi, euskaraz harremandu, euskaraz amestu eta haserretu. Euskara, munduko beste hizkuntzak bezala, eguneroko egoera guztietan erabili daiteeken hizkuntza da, orotariko gauzak egiteko. Euskara ere bada jolasteko hizkuntza, izan haur, gazte edo helduentzat. 

Euskaraz jolasteko unibertsoa ezagutzera goaz!

Jolasaz hitz egiten dugunean, ideia anitz etortzen zaizkigu burura. Jolas batzuk haur txikiei bideratuak dira, beste batzuk mugikorrean erabiltzekoak. Jolasa ere bada herriko kaleetan egiteko zerbait, edo etxeko mahainean ordu luzaz jolasten ibiltzea. Jolasaren bidez euskara praktikatu dezakegu, edo munduko berritasunak ikasi. Jolasa azkenean ongi pasatzeko dugun baliabide magiko bat da, gure hizkuntzan egitea posible dena. 

Izan ere, euskaraz sortuak izan diren jolasen zerrenda ez da motza. Aukerak goraka joaten ari dira, eta azken urteetan indarra hartu duen mundu digitalaren barruan euskarak ere sortu ditu bere aisi euskarriak.

On.eus webgunean, “euskaraz goza” atalean, izan haur eta helduen atalean, jokoen leihoa sortua izan da. Bertan, jolas ezberdinak zerrendatu ditugu. Baina gaurkoan, perfil bakoitzarentzat joko gomendio bat emanen dizuegu. 

                                                                                       Jolasteko prest?

EUSKARAZ HAURREKIN - Auskalo

Auskalo: euskaraz jolasteko galdera eta erronka jokoa

Auskalo euskarazko galdera-jokoa da, hainbat arlotako ezagutzak eta trebetasunak probatzeko aukera ematen duena: hizkuntza, musika, kirola, ingurunea edo beste hainbat gai.

Euskaraz bizi nahi duten familientzat aukera polita da, jolasean ari diren bitartean euskaraz hitz egiteko, erantzunak bilatzeko eta ezagutza partekatzeko aukera ematen duelako. Haurrekin batera jolastuz, euskarazko elkarrizketa sortzeko eta hizkuntza modu naturalean erabiltzeko beste modu bat da.

8 urtetik aurrera egokia izan daiteke, eta familian, lagunartean edo etxean euskaraz gozatzeko proposamen dibertigarria da.

EUSKARA IKASI - Meka Jokoak

Meja jokoak: euskara praktikatu jolastuz

Euskararen erabilera eta hizkuntza-gaitasuna modu ludikoan lantzeko mahai-joko sorta da. Hainbat jokoren bidez, hiztegia, izen-sintagmak, deklinabidea eta aditz-jokoa lantzen dira.

Domino-jokoak eta hizkuntza-ariketak uztartzen ditu, eta euskaraz jolastuz ikasteko aukera eskaintzen du, familian, ikasgelan edo aisialdian.

EUSKARAZ BIZI - Aralarko ttantta

Aralarko Ttanta: ikertu, elkarrekin aritu eta euskaraz jolasteko jolasa

Taldean misterio bat argitzeko jolasa da. Parte-hartzaileek dokumentuak, arrastoak eta frogak aztertu behar dituzte, gertatutakoa ulertzeko eta erantzuna aurkitzeko.

Euskaraz bizitzeko eta hizkuntza modu ludikoan erabiltzeko aukera ederra da. Jolasaren bidez, komunikazioa, talde-lana eta pentsamendu kritikoa lantzen dira, Aralar inguruko istorio eta giroan murgilduz.

Familian, lagunartean edo ikasgelan egiteko aproposa: euskaraz aritzeko, elkarrekin pentsatzeko eta deskubritzeko modu dibertigarria.

EUSKARA DESKUBRITU - Tagzania

Tagzania: Euskal Herria ezagutzeko jolasa

Tagzania Euskal Herria ezagutzeko aukera ematen duen jolasa da. Mapen bidez, herrien, lekuen eta lurraldearen inguruko ezagutza lantzen da, batez ere geografiari lotutako alderdiak.

Euskara ikasten ari direnentzat ere interesgarria izan daiteke, hizkuntza ikastea ez delako hitzak bakarrik ikastea: herria, kultura eta ingurunea ezagutzea ere bada. Euskal Herriko bazterrak, herriak eta paisaiak ezagutuz, euskaraz hitz egiteko gai berriak aurki daitezke.

Zergatik ez hasi geografiari begira? Euskal Herriak eskaintzen duen guztia ezagutzeko lehen pausoa izan daiteke.

"Euskaraz goza" jokoen atala

Hauek proposamen batzuk bakarrik izan dira. Beste milaka aukera ikusiko dituzue eta bakoitzak bere gustua segituz zerbait atzemanen duela segur da.

On.eus webgunean jokoen atalean argitaratzen ditugun proposamen gehiagoren berri jakin nahi izan ezkero:

HAURRENTZAKO JOKOAK: klikatu hemen

HELDUENTZAKO JOKOAK: klikatu hemen

Euskaraz jolastea, euskaraz bizitzeko beste modu bat da!

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.