Data: 2026-06-10
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

VIII. Inkesta soziolinguistikoa: abiatzen da!

Duela 35 urtetik hona, bost urtez behin bezala, inkesta soziolinguistiko bat egiten da euskararen lurralde guztietan: Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
Aurten, beraz, inkesta honen VIII. edizioa izango da, eta ekainaren 8tik aurrera hasiko da.

Inkesta soziolinguistiko bat, zertarako?

Gure lurraldean euskararen bizitasunaren egoera erregularki neurtzeko (nork daki euskaraz? Zein testuingurutan erabiltzen da? Nola transmititzen da?), eta bilakaera erregularki aztertzeko eta euskararen alde garatzen diren politika publikoak bideratzeko.

Nola egiten da inkesta?

Ipar Euskal Herriko 2.000 biztanleko lagin adierazgarri bati telefonoz erantzuteko gonbita egingo zaio, hamabost minutu inguruko galdetegi bati erantzunez.

  • Aurten, COHDA institutua arduratuko da dei-kanpaina obratzeaz.
  • Parte-hartzaileek euskaraz edo frantsesez erantzuteko aukera izango dute. 
  • Inkestan parte hartzeko aukeratua izanez gero, honako telefono zenbaki honetatik deituko zaizu:
    05 19 09 01 64


Beraz, zenbaki hori zure telefonoan agertzen bada, ez da eguzki-plakak saltzeko! Zure laguntza behar dugu euskararen oraina eta etorkizuna zein izanen den neurtzeko!

Galderarik izanez gero, EEPrekin harreman jar zaitezke: 05 59 31 18 34 telefono zenbakian edo helbide honetan: eep-oplb@mintzaira.fr

Informazio gehiago eskuratzeko

 VIII. Inkesta soziolinguistikoa: abiatzen da!

Euskararen egoera ezagutzeko inkesta bat egingo da aurten Euskal Herrian. 🗣️

Bost urtean behin egiten da, eta aurten VIII. edizioa izango da. Ekainaren 8tik aurrera hasiko da.

🤔 Zertarako da?

Inkestak jakin nahi du:

  • 👥 Zenbat pertsonek dakiten euskaraz.
  • 💬 Non eta norekin erabiltzen den.
  • 👨‍👩‍👧 Nola transmititzen den.

Horrela, euskararen egoera eta bilakaera ezagutu daitezke.

📞 Nola eginen da?

  • Ipar Euskal Herrian 2.000 pertsona ingururi telefonoz deituko zaie.
  • Galdetegiak 15 minutu inguru iraungo du.
  • Euskaraz edo frantsesez erantzun ahal izango da.

📱 Deia 05 19 09 01 64 zenbakitik egingo da.

Beraz, zenbaki hori ikusten baduzu, ez dira eguzki-plakak saltzera deitzen ari! 😄

Zure parte-hartzea garrantzitsua da euskararen egoera ezagutzeko.

❓ Galderarik baduzu, EEPrekin harremanetan jar zaitezke: 05 59 31 18 34.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.