
ON.EUSek eta Euskal Hirigune Elkargoak elkarlanean sortutako Euskaraz handitu eta bizitzeko gidaliburua proiektuaren baitan, zazpi lagunek beren esperientzia eta bizipenak partekatu dituzte. Euskararen presentzia eguneroko bizitzako hainbat esparrutan ezagutzeko zazpi elkarrizketa.
Zure gurasoek ez zekiten euskaraz. Nola lagundu zizuten ikastolako urteetan?
Amarekin etxeko lanak egiten nituela oroitzen naiz. Behar genuenean, itzulpenak egiten genituen. Ama ere euskara ikasten hasi zen: lehenik gau-eskolan, gero lanbide-formakuntzaren eta bere lanaren bidez. Gaur egun B2 maila du. Aitak hitz batzuk ikasi ditu.
Noraino segitu zenuen euskarazko ikasbidea?
Hogei urte arte. Lizeoa euskaraz egin nuen eta gero bi urte eman nituen Bilbon, euskaraz ikasten. Lagun taldeak anitz lagundu zidan ibilbide horretan. Bilbon beste euskalki batzuk ere ezagutu nituen. Gaur egun hamar urte daramatzat euskaraz lanean. Baionan lan egiten dut, euskara eguneroko hizkuntza den ingurune batean.
Orain zuri dagokizu alabari transmititzea
Bai, eta hori da nire oraingo erronka. Etxean frantsesak leku handia du oraindik; anai-arrebekin ere frantsesez egiten dut. Euskara pixkanaka gure etxeko hizkuntza bihurtu nahi dut, nire alabari transmititzeko.
Informazio gehiago elkargoaren webgunean